Burdin Hesia

Euskadiko behin-behineko Gobernuak 1936. eta 1937. urteen artean eraikitako defentsa‑lerroari deitzen zaio Burdin Hesia, eta, setiatuz gero, gero Bilbo hiribildua babesteko balio behar zuen.

 

Gaur egun, Laudio eta Arrankudiaga artean geratu diren Gerra Zibileko aztarnak ezagutzeko aukera ematen duen bidezidor gisa egokituta dago, eta ederto asko uztartzen ditu gotorleku, lubaki eta metrailadore‑habien interes historikoa zein bertoko ondarearen joritasun etnografiko eta naturala.

Proposamena gustuko duenak aukera bi dauzka: 8,5 kilometroko ibilbide laburra, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdikoa, edo 13 kilometroko ibilbide luzea, lau ordu eta erdikoa. Bi aukerak zirkularrak dira eta oinez zein autoz irispide erraza duen Ermuko Andra Mariren santutegitik abiatzen dira. Dena den, Kontrabandisten Ibilbidea osatzeko erronka ere hartu ahalko dute ausartenek: 20 kilometro luze ditu sei ordu inguruko ibilaldi horrek, eta horixe zen, hain zuzen ere, garai bateko bidelapur eta estraperlistek erabiltzen zuten ibilbidea Laudio eta Bilbo banatzen dituen distantzia gainditzeko.