
“ATSEDENA MERKATUAN” (Herriko Plaza)
Enrike Zubiak 2002ean egindako eskultura da. Janzkera tradizionalarekin jantzita dagoen emakumea topatuko duzu horma bati atxikita eta igota dagoen harrizko banku batean eserita. Laudioko merkatura baserriko produktuekin joaten ziren emakume baserritarren eginkizuna eta dedikazioa omentzeko egin zuen. Kokalekua ezin zitekeen beste guneren batean egon, merkatua herriko plazan egin ohi baita.
Hurbil zaitez eta saskian zer dagoen begiratu.
Laudioko odolosteak dira, produktu oso ezaguna, eta abuztuan patroiaren omenez egiten diren jaietan dastatu eta gozatu daitezke egun propioa baitaukate: “Odoloste eguna”.
Orain plaza gurutzatu eta Batzalarrin kalearen bukaeraraino jarraitu. Bertan Alberto Acero plaza aurkituko duzu.

“JOSE ARRUE” (Alberto Acero plaza)
Bigarren estatua hau Lurdes Umerezek egin zuen 2022an Bilbotar margolari ezagunaren omenez. Margolaria Bilbon jaioa, baina Laudion bizitakoa izan zen, eta udalerriarekin edukitako hurbiltasuna goraipatu nahi du. Izan ere, margolariak laudioar eta euskal ohiturak, zein erromerien garrantzia islatzen dituen margolanak egin zituen. Honen omenez, udalerriko beste zenbait gunetan ere (Zumalakarregiko eta Aldai plazaren arteko hormetan edo tren geltokiko pasabidean, adibidez) bere margolanen erreplikak topa daitezke.
Atzera egin Araba kalea ezkerraldean aurkitu arte, eta bertan, aurrez-aurre hirugarren estatua topatuko duzu.

“AMATXU” (Zumalakarregi-Araba kaleetan)
2003an Enrike Zubiak egindako obra da, ama guztiak omentzeko sortua. Hiru pertsonaiaz osatutako eskultura-multzo bat da. Itxura eta janzkera garaikideko ama gazte batek du protagonismoa, zutik, estatiko, haur bat hari begira besoetan duela, eta neskato bat, zutik ere, ama besarkatzen. Hala ere, familiaren errotze tradizionalean, euskal gizartean matriarkatuan, oinarritua dago.
Zumalakarregi etorbidean aurreko espaloira gurutzatu eta eskuinera jo. Lamuza plazaren aurrean, zelaitxo batean, brontzezko azken obra ikusiko duzu.
“RUPERTO URKIJO MARURI” (Zumalakarregi-Lamuza plazan)
Lourdes Umérezek, Pedro Arrueren eskultura egin zuen artista berak, 2004ean egindako lanari izena ematen dio. 1876 eta 1970 bitartean bizi zen Laudioko poeta eta musikagilea izan zen. Euskal kantutegiko doinu ezagunenetako batzuen egilea, zortziko desberdinena, baina ezagunena, zalantzarik gabe, berak “Luciano y Clara” bataiatutakoa da, gero “En el monte Gorbea”* ezagutuko zena Aranburu maisuaren eskutik. 2 metroko estatua honek musikari eta musikagile laudioar ospetsuaren irudia islatzen du; txapela jantzita eta makila eskuan. Rakataplá kultur-taldearen sortzailea eta Arloteak talde musikalaren sortzailekide izan zenez, talde hauek oraindik ere maitasunez omentzen dute herriko folklorean dirauten bere herri-kantak abestuz (Arloteek euren abesti-ibilbideak estatua honen aurrean hasten dituzte).
*En el monte Gorbea,
en lo más alto,
hay una cruz de amor.
Haciendo guardia en ella
la bella Arratia dónde eres tú.
Maritxu ven, escúchame.
Óyeme esta canción de amor,
que puede ser amanecer.
Al toque de oración…..
Maritxu sube al monte y verás,
a la cruz del Gorbea brillar,
y cuando estés arriba dirás:
GORA!!!, aurrera mutilak!
Tralalará, tralalalá, tralalalalalalalá…..
Tralalará, tralalalá, tralalalalalalalá…..
Al son de los senserros
del errebaño
alegre suelo cantar,
y así pensando en ella
toda la vida quisiera estar.
Maritxu ven, escúchame.
Óyeme esta canción de amor,
que puede ser amanecer.
Al toque de oración…..
Maritxu sube al monte y verás,
a la cruz del Gorbea brillar,
y cuando estés arriba dirás:
GORA!!!, aurrera mutilak!
Tralalará, tralalalá, tralalalalalalalá…..
Tralalará, tralalalá, tralalalalalalalá…..