
MOSTATXA (668m.)
Mostatxa Tontorra (668 m.), Odiagako gurutzea edo baita elurzuloko gurutzea bezala ezagutua, Pagolar gailurra osatzen duten tontorretako bat da; beste biak Pagolarreko gailurra (726 m.) eta erdiko Kastañizabal (704 m.) tontorra.
Gailur honetatik Laudio gailentzen duen burdinezko 5 bat metroko gurutzea aurki daiteke. Lehen gurutzea pinu-egurrezkoa zen, baina 2004. urtean orain dagoena jarri zuten.
Ematen zaizkion hiru izenetatik batek dioenez, elurzulo bat zegoen non neguko elurra pilatu egiten zen urte osoan zehar erabili ahal izateko.
Mendi honetara igotzeko abiapuntuak Malkuartuko gaina (Laudio) ala Luiandoko Odiagako baserriak
dira.
Gutxi gorabeherako iraupenak honakoak dira: Malkuartu (45 min); Luiaondo (ordu 1 eta 30)

PAGOLAR (726m.)
Pagolar mendiak Nerbioi ibaiaren arroa Okondoko ibarrarekin mugatzen du.
Mendi honek, berezitasun bat dauka, izan ere hiru tontor ditu: gailurra (726 m.), mendebalderagoen dagoena, ekialdera dagoen Kastañitzabal (704 m.), eta gurutzea eta postontzia dituen Odiagako gurutzea edo Mostatxa Tontorra (661 m.) bezala ezagutzen dena.
Gailurreraino igotzeko hiru abiapuntu egon daitezke:
Laudioko erdigunetik: Larrazabal auzora bideratu beharko litzateke. Bertan, telekomunikazio-antenen mantenimendurako sarbidea ematen duen pista hasten da. Debekatuta dago baimenik gabeko ibilgailuekin sartzea. Hala ere, Malkuartuko gainetik iparralderako igoera da ohikoena.
Okondotik: Sortzez-Garbiaren baselizatik abiatuta, Okondo eta Arespalditzaren artean dagoena, baso-pista bat hasten den puntutik, bideak bi isurialde eduki ditzake; izan ere, pista horrek Pagonabar Goikoa izeneko magalerarte jarraitzen du eta, gero, hegoalderantz, Pagonabarreko muinora iristen da, eta han, Espartzagarai magaleko bidearekin bat egiten du. Beste aukera, elizatik 500 metro ingurura jarraitzea da, non, iparralderuntz, Undio (Goiko eta Beko) auzoen artean doan pista hartu beharko litzateke Espartzagarai magalera atera arte. Puntu honetatik, tontorrera igotzen da eta, ondoren, ezkerrera, gailurrera iristen da.
Luiaondotik hiru aukera daude:
herriko iparraldetik eta Izardioko baserrietatik gora eginez, Espartzagarai magalera iristen da (Okondotik hasten den ibilbidean aipatu bezala jarraitu beharko litzateke).
San Lorenzo baselizara igota, gorantz jarraitu eta gorago dagoen baserri bat igaro beharko da. Bertan, Pagonabarra Goikoraino iristen den baso-ibilbidea hasten da. Ezkerretik Pagonabarrera iristen da, eta eskuinetik Pagolarrera.
Odiagako baserrietara igo eta Mostatxatik igo behar da. Puntu horretatik, 15 minututan Pagolarrera iristen da.
Gutxi gorabeherako iraupenak honakoak dira: Malkuartu (ordu 1); Okondo: Sortzez-Garbiaren baseliza (ordu 1 eta 30); Luiaondo (ordu 1 eta 45)
SENAGORTA (717M.)
Elorritxugana mendiaren aurre-gailur anekdotikoa da. Arrola mendilerroan, mendi-lepo txiki batek (698) bereizten ditu. Dirudienez, Senagorta izena mendebaldeko magalean erabiltzen da, bertan kokatzen baita jatorriz larrearen ustiapenerako korta edo saila eta, era berean, Luiaondorantz jaisten den sakanean (Senagortaran). Gailur hau izendatzeko beste aldaera batzuk Zenagorta eta Zenagortagana dira.
ELORRITXUGANE/ KUKUTZA (720m.)
Altube (ekialdean) eta Nerbioi (mendebaldean) ibiaien arroak bereizten dituen Arrolako Mendien gailurra da. Gailur honek Luiandoko inguruetako baserri baten izen bera (Kukutza) hartzen du beraz, Kukutzako atxa denominazio osoago bat izan daiteke. Elorritxugana eta Elorritxugane izenak mendizaleen artean oso ezagunak dira, nahiz eta jatorria ezezeaguna den. Hala ere, ehun mendietarako leihaketaren katalogoek 1926. urtetik jaso egiten dute Elorritzugane, Elorritxigane (1950) edo Elurritxugane (1956) bezala jasotzen dute, nahiz eta MTN50 86-Orozco (1941) planoak, gailurraren erpina Cucucecuacha bezala izendatzen duen.
Tradizionalki, gailurra Araba eta Bizkaiaren arteko mugan dagoela hartu da, mapetan ageri den bezala, baina mugarriari erreparatuta, gailurrak zeharkatzen dituztenek (M8, M9 eta M10 izendatutakoak) mugarako metro eskasetara Orozko barnean kokatzen dute punturik garaiena.
Hemendik, Orozkoko Arrolako mendiko Santa Marina baselizara, edo Jesuripotzuetara azkar iristen da.
ALPITXU (499m.)
Ganekogorta mendiguneari dagokion tontorra eta Laudioko bailara menperatzen duen mendia da. Alpitxu, Kurtzegain eta Oletako kurtzearen izenekin ere ezagutzen zaio, gailurrean dagoen gurutzea dela eta.
Gailurrera iristeko, hainbat lekutatik abiatu daiteke: Aretatik, Arrankudiagatik edo Ermualdeko Multzo Monumentaletik (hona autoz hel daiteke eta ondoren oinez Kamaraka eta Goikogane mendien magalak inguratuko lirateke).
Maritxuren Balkoia
Hegoaldean, Areta eta herrigunearen artean, 25m inguruko altuera duen kareharrizko horma dago, harrobi baten ondoan. Horma honi Maritxuren Balkoia deitzen zaio eta hainbat zailtasunetako eskalada-bideak eskaintzen ditu (3c eta 6b bitartekoak), zeintzuk plaka erdiinklinatuetan zehar garatzen diren eta, neurri batean, itsaspenerako erronka dira.
Ibilbideen gutxi gorabeherako iraupenak: Areta (ordu 1 eta 30); Ermualde (ordu 1); Arrankudiaga (ordu 1 eta 15).
GOIKOGANE (825m.)
Ganekogorta mendiguneko tontorrik ezagunenetariko bat da. 1926. urtean, ehun mendietarako katalogoan puntuagarri dena, 1927. urteko helburuen zerrendan 7. postuan agertzen da Goikogane izenarekin eta 825m.-ko garaierarekin. Ondoren, 1950. urteko mendien katalogoan ere puntuagarri izan zen, non “Arabako Mendien” artean, 75. postuan agertzen den 782m.-ko garaierarekin. Baliteke benetako erreferentzia-tontorra Kamaraka izatea, mendien zerrendan agertzen ez dena. Hala ere, 1950eko katalogoak ez ditu garaiereak ondo islatzen eta garai hartako mapek “Goicogana” gailurra erakusten dute 697 m.-ko garaierarekin. Gailur hau Atxandieta izenpean ere ezaguna da eta, Euskal Herriko beste mendi askotan bezala, Goikoganen ere altxor bat lurperatuta dagoela esaten da.
Bertoko mendizaleek beti ongi identifikatu dute Goikoganeko gailurra eta, Arrankudiagatik, gainera, silueta puntazorrotz xelebrea erakusten du. Metalezko gurutze batez koroatuta dago eta mendebaldean Kamaraka eta Mugarriluze tontorrekin elkartu egiten da, hauek ere era berera, Ganekogortaren gailurrarekin ere bat egiten dutela.
Laudioko erdigunetik igotzeko, Ugarte auzorantz abiatuko gara eta han Ermualdeko Multzo Monumentaleruntz joango gara. Handik, bidexka bat abiatzen da, belarrez eta harkaitzez estalitako mendi-mazela zeharkatzen duena, eta handik Aretxiger lepora iristen gara. Ganekogortakorako bidea alde batera utzita, eskuinetik jarraituko dugu Kamarakara iritsi arte, muino garbi batetik. Mugarriluzeko tontorrera iritsi arteko gailurretik jarraitzen dugu eta, muinoan behera eginez, Goikoganera iritsiko gara.
Jaisteko, Mugarriluzeko hegoaldeko isurialdearen gaineko muinora igota, berriz ere altuera irabaziko genuke. Gero, pinudi bat gurutzatuz jaisten den den baso-pista hartuko dugu, Isusi auzora irtengo gaituen pista horizontal bat hartu arte. Hor, Ermualdera doan bideari helduko diogu, eta igo garen bide beretik jaitsi beharko dugu.
Arrankudiagatik igotzeko, Arene auzora joan behar dugu eta jarraian Gorosarrikora igo. Bertan, bihurgune baten ondoren, Bealen Errekako muinoaren gainetik doan pista hartu behar dugu. Hego-mendebaldera biratuz gero, Goikoganeren ipar isurialdean kokatuko gara, non pistak (sigi-saga bat eginez) tontorraren mendebaldeko muinoan kokatuko gaituen.
Igoeren gutxi gorabeherako iraupena (bi puntuetako edozeinetatik): ordu 1 eta 30
MUGARRILUZE (799m.)
Kamaraka eta Goikoganeren arteko muinoa da eta probintziarteko mugaren parte da (muga-(h)arri-luze= mugarri luzea).
GAZTELUZAR (717m.)
Ganekogorta mendiguneko tontorra da, Kamaraka eta Ganekogortako tontorren artekoa, azken honetatik Aretxiger eta Kurtziaga muinoek banantzen dutela.
Igoera Ermualdeko Multzo Monumentaletik has daiteke, era eroso eta azkar batean (ordubete), hegoaldera jotzen badugu Aretxiger muinora iritsi arteko harkaitzez betetako landa batetik. Eskuinean kota txiki batzuk utzita, tontorra koroa daiteke Kurtziaga muinora doan bidea albo batera utzita eta beraz, Ganekogortara iristen da.
Zollotik ere igo daiteke, Kortzeta urtegitik eta Kurtziagako pasabideruntz. Eskuinetik Gazteluzarrera iristen da eta, ezkerretik Ganekogortara.
KAMARAKA (797m.)
Kamaraka mendia, Araba eta Bizkaiaren arteko muga berean dagoena, Ganekogortaren mendiguneari dagokio. Ganekogortako tontorretik Aretarako norabidera doan mendilerroko tontorrik garaiena da, Laudioko harana gailentzen duena.