San Blas Azoka, izenak berak dioen bezala, urtero ospatzen da santu honen jaiarekin batera, Laudion otsaileko lehenengo larunbatean ospatzen dugu. Tradizioa, jatorri ezezagunekoa, agian Kristautasunaren aurreko garai bateakoa da, non natura berriro aktibatzen den (hartzak hibernaziotik ateratzen dira, txoriak iristen dira ugaltzeko…) eta epidemia motaren batekin zerikusia izan zezakeela espekulatu da, eta sendatzen zuten jakien sinismenak sortu ziren. Ondoren, mota guztietako gaitzak sendatzeko elikagaien bedeinkazioa ekarri zuten. Horrela, otsailaren 3an, Santuaren egunean, jaki horiek kolore ikusgarriko kordoietan, baita alanbreetan ere, sartuta eramaten ziren elizara bedeinkatu zitezen. Elikagai horiek etxeko biztanleek jaten zituzten (gizakiek eta animaliek, gaixotasun-ikurrak zituztenean ematen baitzitzaizkien), suspertzea eta, beraz, oparotasuna bermatzeko. Historiaren momenturen batean, norbait konturatuko zen kordoi haietan zeuden janariak bedeinkatuta bazeuden, kordoia ere bedeinkatuta egongo zela, eta lepoan eramaten hasi ziren eztarriko gaitzetatik babesteko. Gaur egun ere, kordoi, mostatxoi eta erroskilengatik ezagutzen da data hau, eta Laudion, gainera, baserrien oparotasuna iragartzen duen azoka hau ospatzen da, non protagonista nagusia beti txerria izan den, baina baita ere barazki eta, berrikiago, mota ezberdinetako artisau-produktuak ere. Metaforikoki, gizartea suspertzeko edo esnatzeko ospakizun-eguna da, negu ilunaren eta hotzaren ondoren eta, beraz, lehiaketak eta elaborazio gastronomikoak, hurritz makilen leihaketak, musika girotzea, herriko baserritarrei omenaldiak eta abar ere egiten dira.
XXX
Baserritar Eguna Laudioko nekazaritzaren tradizioa ospatzen den eguna da. Abuztuko jai nagusien barruan, gure baserrietako nekazaritza, artisautza eta gertuko produktuen azoka nabarmentzen da. Kalitatezko eta lehen eskuko produktuak erosteko aukeraz gain, gure inguruko tradizio folkloriko garrantzitsuenak, hala nola dantzak, herri kirolak, kalejirak etabar, gaur egunera ekartzen diren eguna da. Azken finean, gure kulturaz eta gure jendeaz gozatzeko eguna.
XXX
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.
XXX