Laudioko autokarabanentzako gunea

Zerbitzuak

 

14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere (96 ordu abuztuko herriko jaiek iraun bitartean).

 

Aparkalekuaren erabiltzaileek zerbitzu hauek izango dituzte:

 

  • Ur grisetarako isurtokia
  • Ur beltzetarako isurtokia
  • Ur-andela betetzeko aukera
  • Bateria elektrikoa kargatzeko gunea

Zerbitzuaren tarifak: 3 euro izango dira. Aparkalekua erabili ahal izateko, fitxak erosi beharko dira igerilekuetara sartzeko atezaintzan.

 

Sartzeko:

Bilbo eta Logroñotik abiatuta, AP 68 edo E 804 errepideetatik irits zaitezke. 2. edo 3. irteera hartu, martxaren norabidearen arabera. Behin hirigunera iritsita, igerileku eta futbol zelairantz jo, Okondo eta Soduperantz doan errepidean.

 

Helbidea GPS koordenadak:

 

  • Goienuri kalea 37 | 01400 | Laudio
  • 43.15389 | -2.97639
  • N 43º 09′ 14” / W 02º 58′ 35”