Non jan

Palacio Anuncibai Jatetxea

  • Ezkontzak eta ospakizunak.
  • Enpresa-bilerak.
  • Bataioak eta jaunartzeak.
  • Eguneko menua.
  • Jantokiko karta.
  • Dastatzeko menua.
  • Aparkalekua.

KONTAKTUA

Helbidea: Anuncibai, 3

01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 726 188

Posta elektronikoa: 

restaurante@palacioanuncibai.com

Webgunea:

www.palacioanuncibai.com

ORDUTEGIA

Jatetxea: astelehenetik igandera zabalik. Ordutegia: lanegunetan 13:00etatik 15:30era, eta larunbat, igande nahiz jaiegunetan 13:45etik 15:30era. Afariak taldeentzat baino ez ditugu ematen, aldez aurretik erreserbatuta.

 

Kafetegia: astelehenetik ostiralera 12:00etatik 18:00etara, larunbat eta igandeetan 12:00etatik 19:00etara.

Ziurrenik, Euskal Herriko jatetxe ederrenetakoa izango da Anuntzibai jauregian kokatutakoa, baina, horrez gain, 35 urtez gorako esperientzia izanda, erraz ulertzekoa da ospe handiko jatetxe hau gastronomia‑erreferentzia bihurtu izana; besteak beste, Michelin gidak sonadunean gomendatzen dute.

 

Antzinako oinetxea da, gotorlekuaren eta jauregiaren arteko erdibidean eraikia, eta Aiaraldeko gune estrategiko batean dago kokatua. Erabat berritua dago barrutik, lorategiz inguratua, eta Altube ibaiaren ibilguaren alboan, paisaia-intereseko eremu izendatutako parajean.

 

Hango sukaldaritzak tradizioa eta abangoardia uztartzen ditu, betiere, gure lurraldeko produkturik onenen osagai eta zaporeekin: okelarik gozoenak, arrainik freskoenak, mimoz egindako barazki eta ortuariak… eta den-dena geure ukitu eta ikuspegi bereizgarriez.

Restaurante Balintxarreketa

  • Menú fin de semana
  • Menús especiales
  • Bodas y eventos
  • Menús para grupos
  • Carta
  • Platos para llevar
  • Parking
  • Acceso a discapacitados
  • WIFI

CONTACTO

Dirección: Malkuartu Bidea, 1 01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 72 43 50

E-mail:

info@restaurantebalintxarreketa.com

Web: 

https://www.restaurantebalintxarreketa.com/

HORARIO

Lunes: cerrado

Martes – Jueves: 13:00 – 15:30

Vierne y Sábado: 13:00 – 15:30, 21:00 – 23:30

Domingo: 13:30 – 15:30

El restaurante Balintxarreketa se encuentra ubicado en un caserío centenario a las afueras de Llodio, en un precioso entorno rodeado de naturaleza. Comedores acogedores, con una atención profesional y familiar.

 

Materia prima de primera calidad y platos elaborados, entre los que destacan varias especialidades:

 

» Foie frío casero con jalea de melocotón y pasas

» Bogavante al txakoli

» Brocheta de rape y langostinos con crema de hongos

» Pincho de buey y pato con salsa de foie y setas

» Postres de elaboración propia

Toki-On erretegia

  • Taldeentzako menuak.
  • Eguneko menua.
  • Terraza.

KONTAKTUA

Helbidea: Landaluze Kalea, nº31, 01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 016 707 | 697623399

Posta elektronikoa: 

restaurantetokion@gmail.com

Webgunea:

https://www.asadortoki-on.es/es /

ORDUTEGIA

Tabernako ordutegia:

Astel.-osteg. eta igan.: 11:00-19:00

Ostir-larun.: 11:00 – 01:00

 

Jantokiko ordutegia:

Astel.-osteg.: 12:30 – 15:45

Ostir.: 12:30-15:45 eta 21:00-23:00

Larun.: 13:30-16:00 eta 21:00- 23:00

Igan.: 13:30 – 16:00

Euskal sukaldaritza tradizionala, merkatuko lehengairik onenak oinarri. Txingarretan erretako okelak eta arrainak dira gure espezialitatea.

 

Bezeroei euskal gastronomiaren platerik tipikoenak eskaintzen dizkiegu, antzinako erretegietan bezala, kalitate gorenaren aldeko apustua eginez, baina neurrizko prezioei uko egin barik.

Karrika Jatetxea

  • Eguneko menua
  • Menu bereziak
  • Txakolinaren menua
  • Umeentzako menua
  • Ospakizunak

KONTAKTUA

Helbidea: Pol. Industrialdea 4-4 01400, Laudio, Araba

Tel.: 94 672 82 07

Posta elektronikoa: 

karrika@karrikabarria.es

Webgunea:

https://karrikabarria.es/

ORDUTEGIA

Astelehenetik-igandera:

07:30-01:00

Jatetxeak 420 m2 dauzka, baserrien fatxadez, nekazaritzako tresnez eta garai bateko argazkiez apaindua. Barruko aldean, baserri giroko herri bateko kaleren batean gaudela sentituko dugu.

 

Kasuan kasuko beharretara egokitutako hiru jangela ditu: gehienez 170 jankide har dezakeen bat denetariko ospakizunetarako, 45 jankiderentzako jangela bat eta 10 pertsona har dezakeen jangela pribatua.

 

Eskaintza gastronomiko joria du: eguneko menua, zizka-mizkak, txingarretan prestatutako arrainak eta okelak, modu tradizionalean egindako etxeko postreak… eta dena arrazoizko prezioan.

 

Barran, gainera, askotariko errazioak, ardorik onenak eta pintxo ederrak dastatzeko aukera dago. Etxeko gozogintzan ere espezialitate gozoak ditugu eta etxera ere eramaten ditugu, enkargua aldez aurretik eginda. Gainera, txibierroak prestatzen ditugu igandeetan!

Batzokia

  • Eguneko menua
  • Zizka-mizkak
  • Asteburuko menua
  • Txuletoi menua
  • Hitzartutako menuak
  • Karta
  • Terraza

KONTAKTUA

Helbidea: Alberto Acero Pl., 12, 01400 Laudio, Araba

Tel.: 94 603 4000

Posta elektronikoa: 

laudiokobatzokia@gmail.com

Webgunea: 

https://laudiobatzokia.com/  

ORDUTEGIA

Astelehen-ostegunera: 08:00 – 22:00

Ostiral-larunbatetan: 08:00 – 01:00

Igandean: 08:00 – 22:00

Laudioko erdigunean kokatua, sukaldaritza tradizionala eta kalitatezko produktuak ditu oinarri Batzokiak, eta, beraz, arreta berezia ematen die baserri, arrantzale nahiz gertuko ekoizleei. Bazkariak, afariak eta errazioak eskaintzen dira, barruko jangelan nahiz terrazan gozatzeko. Pintxo eta gilda ederrez betetako barra handi bat ere badute.

Balintxarreketa jatetxea

  • Asteburuko menua
  • Menu bereziak
  • Ezkontzak eta ospakizunak
  • Taldeentzako menuak
  • Karta
  • Eramateko platerak
  • Aparkalekua
  • Desgaituentzako sarbidea
  • WIFI-a

KONTAKTUA

Helbidea: Malkuartu Bidea, 1, 01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 72 43 50

Posta elektronikoa:

info@restaurantebalintxarreketa.com

Webgunea:

 https://www.restaurantebalintxarreketa.com/

ORDUTEGIA

Astelehenetan: itxita

Asteartetik ostegunera: 13:00 – 15:30

Ostiral-larunbatak: 13:00 15:30, 21:00–23:30

Igandeetan: 13:30 – 15:30

Balintxarreketa jatetxea Laudion dago, ehun urte baino gehiago dituen baserri batean, eta natura biziko ingurune ederrean. Jantoki erosoak dauzka, eta zerbitzu profesional eta familiarra ematen dute.

 

Kalitateko goreneko lehengaiak eta plater landuak. Espezialitate hauek azpimarratu genitzake, besteak beste:

 

» Etxeko foie hotza, mertxika eta mahaspasekin

» Abakandoa txakolinetan

» Zapo- eta otarrainxka-burruntzia onddo-kremarekin

» Idi- eta ahate-pintxoa foie eta perretxiko saltsarekin

» Berton prestatutako postreak

Utzine jatetxea

  • Eguneko menua
  • Karta
  • Taldeentzako menua                        (gutxienez, 5 pertsona)
  • Aukera begano eta                            begetarianoak, baita                        umeentzako menua ere                  (enkargatu behar)
  • Glutenik gabeko ogia                      (enkargatu behar)
  • Aparkalekua

KONTAKTUA

Helbidea: Lamuza, 23

01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 72 12 32

ORDUTEGIA

Astelehen- larunbatera: 11:00-15:30

Igandeetan: itxita

Herriko erdigunetik gertu dago jatetxea, eta euskal gastronomia tradizionaleko platerak eskaintzen ditu: etxean egindako postreak eta bertoko baserrietako ekoizleek hazitako O Km-ko barazkiak dastatu ahal izango dituzu.

El Tunel taberna eta jatetxea

  • Eguneko menua
  • Menu bereziak
  • Eramateko janaria
  • Aparkalekua
  • Tren geltokitik gertu
  • Haurtxoentzako aldalekua

KONTAKTUA

Helbidea: Gasteiz, 5 

01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 72 05 58

Posta elektronikoa: 

eltunelrestaurante@hotmail.com

Webgunea: 

https://www.barrestauranteeltunel.es/es/

ORDUTEGIA

Astelehen-ostegunera: 06:00–23:00

Ostiraletan: 06:00 – 00:00

Larunbatetan: 08:30 – 00:00

Euskal sukaldaritza tradizionala, pintxoak, tapak, arkume eta txerrikume erreak, eramateko janaria… Familia-bilerak, enpresa-bazkariak eta ospakizunak (ezkontzak, bataioak, jaunartzeak, agurrak…) egiteko ezin hobea.

Odeibar Garagardotegia

  • Karta
  • Eramateko janaria
  • Terraza
  • Erretzaileentzako gunea
  • Aire girotua
  • WIFI-a

KONTAKTUA

Helbidea: Aldapeta Bidea, 2, 01400 Laudio, Araba

Tel.: 946720683

Posta elektronikoa: odeibarcervecera@gmail.com

Webgunea: https://cerveceriaodeibar.eatbu.com/

ORDUTEGIA

Astelehenetan: itxita

Astearte-ostegunera: 10:00 – 21:00

Ostiral-larunbatetan: 10:00 – 23:30

Igandeetan: 10:00 – 21:00

Gozatu eskualdeko sukaldaritzaz plater egin berriekin; lokalaren barruan nahiz terrazan dasta ditzakezu gure gutiziak, edo enkargua egin eta zeure etxean jan, eroso-eroso.

Oilasko eta ukondo erreak dira gure espezialitateak.

Larrea Jatetxea

  • Eguneko menua
  • Taldeentzako menua
  • Terraza

KONTAKTUA

Helbidea: Doctor Fleming, 5 

01400 Laudio, Araba

Tel.: 946 72 50 13

ORDUTEGIA

Astelehen-ostiralera: 10:30–17:30

Larunbatetan: 10:30 – 24:00

Igandeetan: itxita

Laudioko erdigunetik gertu dagoen jatetxe tradizionala da. Eguneko menua du, plater eskaintza zabalarekin, baina, nahiago baduzu, janaria bertan jaso eta etxera eraman dezakezu.

Kumeak jatetxea

  • Karta
  • Errazioak
  • Pintxoak
  • Taldeentzako menua                       (gutxienez 4 pertsona)
  • Terraza
  • Aparkalekua

KONTAKTUA

Helbidea: Santa Maria del Yermo, 8

01400 Laudio, Araba

Tel.: 676 90 94 85

ORDUTEGIA

Urritik maiatzera: 

ostegun-igandera 9:30-18:30

Ekainetik irailera: 

astearte-igandera 9:30-18:30

Ingurune idiliko batean dago jatetxea, Ermualde paisaia-gunea aurrez aurre duela, Ermuko Andra Mariaren santutegiaren zein bertako natura-ingurunearen ikuspegi apartarekin. Eskaintza gastronomikoa sasoian sasoiko produktuetan oinarritzen dute, euren baratzeko barazkiak edo inguruko ekoizleen ortuariekin egiten baitute lan, baita Añanako gatzagetako gatzarekin ere.

 

Bazkariak ematen dituzte eguerdietan, baita pintxo eta errazio aukera zabala eskaini ere. Goizetan irekitzen dutenez, Kumeak jatetxean gosaltzea ere ez da aukera txarra.

Restaurante Kumeak

  • Carta
  • Raciones
  • Pintxos
  • Menú para grupos (mín. 4                  personas)
  • Terraza
  • Parking

CONTACTO

Dirección: 

Santa Maria del Yermo, 8

01400 Laudio, Araba

Tel.: 676 90 94 85

HORARIO

Octubre – mayo: 

jueves – domingo 9:30 – 18:30

Junio – septiembre:

martes – domingo 9:30 -18:30

El restaurante se encuentra ubicado en un paraje idílico, frente al enclave paisajístico de Ermualde, donde cabe destacar las vistas al Santuario de Santa María del Yermo y su entorno natural. Su oferta gastronómica está basada en el producto de temporada y en la cocina trabajan con verduras de su propia huerta o de la de los productores de la zona, y sal de las salinas de Añana.

 

El restaurante ofrece servicio de comidas al mediodía y opciones de pintxos y picoteo, entre los que destaca su ración de rabas. También están abiertos de mañana y por eso parar a desayunar en Kumeak es otra buena opción.

El Lío jatetxea

  • Menua
  • Anoak
  • Pintxoak
  • Taldeentzako menua (galdetu)
  • Terraza

KONTAKTUA

Helbidea: Zubiko Kurajo, 11

01400 Laudio, Araba

Tel.: 620 12 89 48

ORDUTEGIA

Astelehen-asteazkenera:10:00-23:00  

Ostegunetan: 10:00-24:00

Ostiraletan: 10:00-04:00

Larunbatetan: 11:30- 05:00

Igandeetan: 11:30-23:00

Jatetxea tren geltokitik hiru minutura dago, ibaiaren aurrean, gazte ingurune batean. Eskaintza gastronomikoa sukaldaritza tradizionalean oinarrituta dago, eta sukaldaritza mediterranearra eta asiarra uztartzen ditu, plater exotiko eta berritzaileak eskainiz. 
Bertako giro atseginak, modernoak eta Ibizar-estilokoak, bere platerak dastatzera gonbidatzen gaitu, bai bazkarietan eguerdian, baita pintxo eta mokadu aukera ezberdinak ere. 

Goizez ere irekita daude; beraz, gosaltzeko aukera ona ere bada.