Non lo egin

Laudio kokagune natural eta paisajistiko batean dago, eta bertan ostatu hartzeko eskaintza eskualde osora zabaltzen da. Ezagutu eskaintza guztiak eta luzatu zure egonaldia gurekin!

Hotel valle de ayala

APAINDURA KLASIKOA 

Valle de Ayala hotelak 21 gela ditu eta hartu daitekeen atsedenik onena izango duzu bertan. Gela guztiek bainugela osoa dute, telebista, telefonoa, Wi-Fi konexioa, hari musikala eta berogailua. Gelen apaindura klasikoari esker, argitasuna nabarmentzen da. Era berean, 120 pertsona har ditzakeen bilera areto bat dugu. Valle de Ayala hotelean gure bezeroek behar dituzten erosotasun guztiak ditugu, egonaldia perfektua izan dadin.

Lizentzia turistikoa: HVI 00371

José Matía 36

94 672 36 11

info@valledeayala.com

www.valledeayala.com

Laudioko autokarabanentzako gunea​

Zerbitzuak

14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere (96 ordu abuztuko herriko jaiek iraun bitartean).

Aparkalekuaren erabiltzaileek zerbitzu hauek izango dituzte:

  • Ur grisetarako isurtokia
  • Ur beltzetarako isurtokia
  • Ur-andela betetzeko aukera
  • Bateria elektrikoa kargatzeko gunea

Zerbitzuaren tarifak: 3 euro izango dira. Aparkalekua erabili ahal izateko, fitxak erosi beharko dira igerilekuetara sartzeko atezaintzan.

Sartzeko:

Bilbo eta Logroñotik abiatuta, AP 68 edo E 804 errepideetatik irits zaitezke. 2. edo 3. irteera hartu, martxaren norabidearen arabera. Behin hirigunera iritsita, igerileku eta futbol zelairantz jo, Okondo eta Soduperantz doan errepidean.

Helbidea GPS koordenadak:

  • Goienuri kalea 37 | 01400 | Laudio
  • 43.15389 | -2.97639
  • N 43º 09′ 14” / W 02º 58′ 35”

Ostatu baten erosotasun guztiak etxean bezala sentitzeko

Xarma handiko hotelak ingurune pribilegiatuan

Landa ingurunean atseden hartzeko eta deskonektatzeko aproposak

Landa-turismoko etxe batean ostatu hartu eta naturarekin harreman lasaia izan

Etxe bat denetarik gertu zure helmugaz gozatzeko

Gertutasuna eta irisgarritasuna zure esperientzian atseden hartzeko