Hemen topatuko duzu, egunez egun, bilatu nahi duzuna: Laudion laster barru egingo diren ekimenen agenda. Informazio hori bada gaurko egunera arte eskaini dutena elkarteek, erakundeek, norbanakoek eta Laudio Udalak.
Laudioko historia ezagutu nahi al duzu? Murgil zaitez gure ondarearen magian, ikusi jauregien, naturaren eta industriaren artean bat egiten duten mendeetako gizarte-aldaketak, eta gozatu arteaz urrats gutxi batzuetan. Har ezazu zure lekua Turismoko Informazio Gunetik, Topa!Gunetik, eskaintzen ditugun bisita gidatuetan www.basquemountains.com eta www.topalaudio.eus webguneetan, eta gure herriak ezkutatzen dituen sekretuak ezagutu ahal izango dituzu.
Bisitak 12:00etan irtengo dira Topa!Gunetik bertatik (Zumalakarregi, 34). Ezinbestekoa izango da aldez aurretik leku-hartzea webguneen bidez, zuzenean ordainketa plataformara bideratuko duenak (5€ pertsonako, 12 urtetik beherakoek dohainik). Bisita gidatuek gehienez 25 lagunentzako lekua izango dute, eta 10-15 minutu lehenago etortzea eskatzen da, hasieraren puntualtasuna bermatzeko eta ezustekorik ez izateko.
Edozein kontsulta edo talde-erreserba egiteko, deitu Topa!Gunera, 944034930 ttelefono-zenbakira, asteartetik igandera, 10.00etatik 14.00etara, edo idatzi mezu bat topa@laudio.eus helbidera.
Ezagutu eskualdeko zapore eta tradizio biziak: bisitatu bertako ekoizleak, dastatu haien produktuak eta ikasi eskuz egindako artisautza-lanak. Esperientzia paregabea Laudio inguruan.